IMG_6865_WEB_preview

EGINKIZUNA

Nela eta Lukas gara, psikologo bat eta Zakurrekin Lagundutako Esku-hartzeetarako hezia izan den Golden Retrieverra. Gure Zakurrekin Lagundutako Esku-hartzeak Gipuzkoan (Irun, Hondarribia, Donostia) eta Hendaian (Frantzia) gauzatzen ditugu. Zakurrekin Lagundutako Esku-hartzeak sustatu nahi ditugu, metodologia zehatz baten pean. Gure zerbitzuak erakunde publiko zein pribatuetara daude zuzenduak, partikularretara bezalaxe. Zuzentzen garen kolektiboak honakoak dira: Urritasun intelektuala, eritasun mentalak, Autismoaren Espektruko Nahasteak, hirugarren adina eta bestelakoak. Lagunkanen animaliek gizakioi arlo kognitibo, emozional, sozial eta fisikoan dakarzkiguten onuretan irmo sinesten dugu.

IKUSPEGIA

Lagunkanen helburua Gipuzkoan finkatzea da Zakurrekin Lagundutako Esku-hartzeak eskaintzen dituen enpresa bezala, beti zehaztasun zientifikoan oinarritutako metodologia eta protokoloak ezarriaz. Gure onuradunak zoriontsuago egitea ahaztu gabe, noski.

girl-1578305_960_720

BALOREAK

ONGIZATEA

ONGIZATEA

Saioetan gure zakurrak eroso senti daitezen arduratzen gara, saioa bera baina lehenagoko, bitarteko eta ondorengo estresaren kudeaketan nahiz gure kideen ongizatea arriskuan jarri dezakeen zailtasunetan jarriaz gure arreta. Beraien oinarrizko beharrak (kanpora irtetea, beste pertsona eta animaliekin sozializatzea, elikatzea, maitatzea, heztea eta osasuntsu mantentzea) uneoro asebeteta daudela bermatzen dugu.

MAITASUNA

MAITASUNA

Pertsonak maitasunez eta gertutasunez tratatzeak elkarlana errazten du. Maitasun berarekin tratatuko ditugu gure zakurrak.

ERRESPETUA

ERRESPETUA

Gure onuradunei nahiz zakurrei zuzendua.

ZINTZOTASUNA

ZINTZOTASUNA

Lehen kontaktutik helaraziko da gure lan egiteko modua eta edozein zailtasun egonez gero, jakinaren gainean jarriko dugu onuraduna.

LOTURA

LOTURA

Oso garrantzitsua da gure onuradunen eta zakurren artean osatzen den lotura naturalki eratzea, baina ez da garrantzi gutxiagokoa gidaren eta zakurraren artean lotura ona egotea, honek asko erraztuko baitu saioen garapena.

ARDURA

ARDURA

Saioak zehaztasun zientifikoz aurrera eramanaz, gure dokumentazioa eguneratua edukiaz. Gure zakurrak etengabeko ikasketa batean daude gure esku-hartzearen garapen egokia bermatzeko, beti gure zerbitzuak behar dituzten pertsonen beharrei moldatuaz.

EMPATIA

EMPATIA

Gure saioak diseinatzerakoan garrantzitsua da onuradunaren oinetan jartzea eta bere sentimendu eta emozioen kontzientzia izatea, gure zakurra kognitiboki nahiz emozionalki nola sentitzen den kontuan izanik beti.

ELKARLANA

ELKARLANA

Joaten garen zentroetako nahiz kanpoko profesionalekin: zakur hezitzaileak, albaitariak, terapeuta okupazionalak, psikologoak, irakasleak, medikuak… Era berean, beharko luketen sektoreko enpresei laguntzeko eskaintzen dugu geure burua.