ZER DIRA ANIMALIEN LAGUNDUTAKO ESKU-HARTZEAK ?

Gizakiok geure alderdi kognitiboan, emozionalean, fisikoan edo gizartekoan hobekuntzak egiteko, eta aldi berean, gure ongizatea eta bizitza-kalitatea hobetzeko, animaliek saio desberdinetan parte hartzen dute (saio terapeutikoak, heziketari lotuak edo aisiaren ingurukoak). Saio hauek beste esku-hartze batzuen lagungarri eta osagarri gisa ikusten ditugu, besterik ordezkatzeko asmorik gabe. Animaliak motibazioa sortzeko erabiltzen dira, hasierako ezkortasunak gainditzeko, horrela, egin nahi diren saioak eta harremanak errazago bideratu ahal izaten dira, bai onuradun eta profesionalekin, eta baita familiartekoekin ere. Animaliak laguntza handia dira heziketa eta osasun munduko profesionalentzat.

ANIMALIEN LAGUNTZAREKIN EGINDAKO TERAPIA

Animalia tratamenduaren parte da, eta helburua da, tratatzen diren pertsonen funtzio fisikoak, psikosozialak edo kognitiboak hobetzea. Orokorrean osasun arloko profesional batek (osasun psikologo orokorra, psikologo klinikoa, terapeuta okupazionala edota fisioterapeuta; besteak beste) gidatu, garatu eta ebaluatzen ditu.

Gabinete psikologiko, hirugarren adineko zentro, eguneko arreta zentro, osasun zentro, ospitale edota partikularretara zuzendu daiteke.

“Gizakiok ingurumenarekin kontaktua mantendu behar dugu  gure bizitza osoan zehar osasun mental egokia mantentzeko”

Boris M. Levinson

ANIMALIEN LAGUNTZAREKIN EGINDAKO HEZKUNTZA

Eduki desberdinak errazago ikastea dute helburu, ikasketa hori jolas bilakatzen baitu. Edukien barneratzea errazten dute eta baita trebetasun berriak lortzea ere.

Beste hainbaten artean, eskola, haurtzaindegi eta partikularrei zuzendua izango litzateke.

“Umeak ez du ikasteko jolasten, baina jolasten ikasten du”.

Jean Piaget

ANIMALIEK LAGUNDUTAKO AISIA

Helburu nagusia da, onuradunek gure animaliekiko harremana eta beren konpainia izatea.

Beste hainbaten artean, ludotekak, partikularrei, adineko pertsonen zentruei, eguneko etxeei  zuzendua izango litzateke.

DATA GARRANTZITSUAK

Urtebetetzeak edo beste edozein motako data garrantzitsuak (jaunartzeak, enpresako ospakizunak, etab.) ditugunean, era berezian bizi eta gogoratu nahi izaten ditugu, eta gure animaliei esker egun horiek bereziagok egin nahi ditugu Lagunkan-ekook. Urtebetetzeetan merendola eta gure txakurrekin ekintza bereziak eskaintzen ditugu, eta data garrantzitsuetarako ere gure animalien aukera hor egoten da.

TAILERRAK

Gure animaliek irakurmena eta idazmena bultzatzen dute, taldean lan egitea, gizarteratzeko gaitasunak garatzea, ariketa fisikoak sustatzea.

PASEOS SOCIALIZADORES

Edozein motako desgaitasun bat duten edo ez duten ume nahiz helduentzat gizarteratzeko ibilaldiak eskaintzen ditugu. Hauen helburua bide segurtasuna, erantzukizuna, gizarte trebetasuna eta anteko arloak lantzea da.

“Liburuetan piraten atxorraren irlako hondasunean baino altxor gehiago aurki daitezke.”

Walt Disney